Bidea egin irudiarekin

Uharteak gizakien historia zehatzaren eredu irudika-tzaile direla, sustraiak Antzinatean jarrita dituen tradizio bat dela esan daiteke. Baina historia hori ez da ahoz aho zabaldu daitekeen historia. Hitzen bidez ezin eman daitekeen jakintza batera irekitako bidea da. Edozein gizakiak hurkoari buruz ulertuko lukeen zerbait da. Itzulpenaren beharrik ez eta gaitasun narratiboa duen hizkuntza baten ernamuinak zein diren jakin daiteke kartografian, bere oso aspaldiko jatorritik. Eraikitze topografikorako tresna modernoak azaldu aurretik, eta irudi inprimatua munduratu baino lehen, gaika egindako mapak izan ziren. Kartografoen lana errazteko modu bat zen. Izan ere, Eugenio Turrik adierazten duen bezala, eraikuntza horrek honako hau hartzen zuen oinarri: "ibilbide linealetatik ondorioztatutako erreferentzia segida bat (...)"1. Beraz, ulergarria da uhartea helburu nagusi bihurtu izana, edozein kartograforen amets, gehiegi ibili beharrik ez zegoelako. "Uharteko mendi gailenenera igotzea nahikoa da, eta jainko sortzaile eta zuzendariaren modura, uhartea deskribatu, mundu neurrigabea, itsas ingurune baten barruko espazio berdintsua"2. Eta uharte bat baino gehiago elkartzen badira, arazoa ez da areagotzen: itsasoa da daukaguna, eta hodeiertza eskaintzen digu osotara, begiek ahal duteneraino. Eta ezin oinez hurbildu hodeiertza bertaraino.

Kartografiaren ikuspuntutik arituz, uhartea "isolario" izeneko atlas bateko objektu da. Zeru-lurrak lotzen dituen lerroak beharrezkoa ez den guztia kentzen du, baina, hala ere, isolarioa, gizakien eskuek egindako eraikuntza izaki, ez da neutroa; isolarioak edo uharteen mapa bildumak, "kartografia mota bitxi bat da, Mediterraneoan landu zena, batez ere Florentzian eta Venezian, XV. mendearen hasieratik XVII. mendearen amaiera arte" 3. Eta itsasoen artean nagusiena Egeo Itsasoa da, bertako uharteak ame-tsaren jatorrizko lurralde: haien sorkuntzan biltzen diren istorioak mitikoak dira, beren ezaugarri fisikoei buruzko kontakizun immaterialak. Turrik horrela jasotzen du Nisari uharteaz Marco Boschinik egin zuen deskribapena, irudikapen kartografikoarekin batera: "mendi bat gailentzen da bertan, etengabeko sugarrak jaurtitzen dituena, Ema mendiaren oso antzera. Eta lurrikara askoren gune delako, Poetek esan zuten Neptunok, behin Polipote erraldoiaren atzetik zebilela, Coo uharteko lur zati handi bat atera zuela bere tokitik: eta hari jaurti; eta heldu eta han bertan bizirik lurperatu. Horrela jaio baitzen uharte hori; eta lurperatutako erraldoiak sortzen omen ditu lurrikarak, pizten denean. Suzko mendi horren altzoan, ur beroa ateratzen da hainbat tokietatik, putzuak sortuz, onura handikoak..."4

Ageri denez, bidaiariak hodeiertzera heltzean topatzen duen edukira iristeko, kartofragoek hitzekin osatzen dute euren deskribapena. Ikusi nahiz ikusi ez beren begiekin. Uharteak buruan gordetze mnemonikorako tokia izan baziren eta badira, paisaiak emandako baldintzan gertatzen da hori, eta ez lurralde gisara, ezta mapa modura ere. Begira dagoenak gordetzen eta oroimenerako bidean jartzen du, bere adimen sortzailearen berezko munduan galtzen delako.

Ikusten denari dagokionez, edo beste modu batera esanda, paisaiari dagokionez, uharteak berak behar du izan hizkuntzaren berezko objektu. Mendeetan zehar, kartografiak bere helburu aldakorretatik arago aztertu duen jakintza, bere buruaren deskripziotik arago iristeko gaitasuna duen irudikapen batek baino ez luke askatuko. Eta halakorik bada: pertzepzioari dagokionez, irudikapen bisualak ez du lotura hausten gure buruan munduaz egiten dugun uharteko ikuskerarekin. Barruko nerbio-saihesbideetan ezin hobea den mikrokosmosa, haien bidez pentsatu eta mundua ulertu ahal izateko. Beste mikrokosmosez gainezka dagoen mundu bat, eta haiengandik gu banantzen gaituen gorputz bat, eta gure oso antzekoak direnak. Ikerrek erabateko forma ematen dio gure funtzionamendu psikologikoan funtsezko den arazo horri. Eta horrek, azaltzen ari garen hizkuntzaren adibide garbi bihurtzen du. Baina isolarioen gaira berriro bueltatuz, bere sorkuntzan eman ohi den leherketa beren zeregin erabilgarria galtzen ari direnean, Georgios Toliasek adierazten duen honako hau berresten du: "uharteak izan zirela eta direla aurren pertsonaiak historian"5. Hau da, historia bera baino lehen dagoen zerbait, nahiz eta gero haren eskutik ibiliko den. Isolarioetan, hitzen bidez deskribatutako uharteko mikrokosmosak jatorrizko inkon-tziente kolektibo moduko bat osatzen du. Ikerrek, paisaiaren ikuspuntutik deskribatzen duen gure buruko mikrokosmosak guk denboran egindako ekintza zehatzen eskutik doan zerbait osatzen du. Norberarena eta inorenezina den zerbait. Pertsonai bihurtzen gaituen zerbait, hobe ezin esan: gure baitan daramagun inkontzientera laburtzen gaitu. Pertsonaiak izaki, gure historiaurrea gara. Kontatzea ez da gure baitako den zera horri begiratzea, baizik eta zera horren bidez eraldatzea eta eraldatuak izatea.

Iker behin eta berriro agertzen da bere koadroetan, "psike" bezala definitzen dugun "zera" hori kontakizun modura lotzeko era baita. Bere burua tartean sartuta ikusten duen egoera ezberdin bakoitzaren bitartez, neutroa ez den aurreneko gauza gure burmuinaren berezko materia dela esaten ari zaigu: gure gorputzak gobernatzen du! Eta irudien bitartez ari zaigunez, gure esperientzia sentsorialari buruz ari zaizkigunak hain zuzen, helburu da transmisio-moduan: irudikapen bisuala analogia bihurtzen da, existentzia ematen dion objektuari dagokionez. Eta subjektiboa da paisaiari dagokionez, eta horrek erantzuten dio pinturarekin, alegia bere adimen sortzailearen metafora materialarekin. Bi aurkako horien konjuntziotik sortzen zaizkio Ikerri itsas barrendegi ezezagunak, zeruertz elurtuak, baso tapituak. Geure baitako uhartea, zentzuek ibiltzen ez duten adimeneko gure lurraldea paisaiaren ikuspuntutik menperatzea ez da batere erraza. Izan daitezkeen mundu guztien artean, gure uhartea hoberena delako. Turrik esaten digu, utopia horretako benetako lekua hiria dela: "kultuaren, segurtasunaren, "humanitas" delakoaren mundua, itsas eremu hutsen arriskuen aurrez aurre, ekaitzek eta kortsarioek astinduta"6. Baina hiria ez da uharterako sarrera. Gure "animaltasuna" da gure aurretik doana, gure adimeneko lurraldea menperatzen ahalegintzen denean. Ikerrek ez du hiria irudika-tzen. Garen animali horren eskutik ibili ahal izatea, hori baita orain utopia. Horregatik irudikatzen du Ikerrek bere burua azeriaren aldamenean, "Viaje al blanco" eta "Punto de mira" obretan hain zuzen, bere ibilbidean naturaren aldetik babesa aurkitzen ez duenean.

Pertsonaia edota, zineaz arituko bagina, giza irudimenezkoa 7, gure bizialdiaren denbora espazioan hartzen duena; gure psikearen sostengu, gure historia non idazteko oinarri. Iker da pertsonaia hori, bai, beraz uhartea ere bada, eta ondorioz, bidaia, eta horren guztiaren emaitza modura, eramaten gaituen ibilgailua da, pertzepzioaren ikuspuntutik. Eta (itsas) urak irudikatutako mugetaz ari garenez, Iker itsasontzi bat da. Kanoa apurkorra, itsa-sontzi handi bihurtua ekaitzen kontra, haizearen eta olatuen erasoari erantzuteko. Bere uhartea, aurrenez, bere begien aurrean agertzen jarrai dezan, eta, bigarrenez, gure begien aurrean ere bai, adimen bateko ispiluaren antzera. Gogoratu beharreko memoria bat eta ahaztura bat, errealitatearen ametsa ehuntzen jarraitu ahal izateko. Artearen mundukoa, ez gure bizitza garatzen deneko artearena, hartan idazten baitu Ikerrek, bere buruari eraldatzen utziz, eta bere ingurune hurbilena eraldatuz ere bai.
iker

Ikerrek begi-niniak irudimenezko hari batek lotuak dituela esango nuke, oihaleko zehar eta bilbe modura, horregatik, espazioan geratzen zaigu zintzilikatua, bidaiatzeko, eta ondorioz, guri ere bidaiatu arazteko erakusketan barrena. Dena den, ziur naiz etorkizunak bidaia berri bat baino gehiago opatuko diola, eta gu eramango gaituen ibilgailua izateari utziko diola haietan, metalezko oskol hegodun batek xurgatua izateko azkenean. Eta bere osotasunean Lurra uharte bat delako izango da hori horrela.

Lourdes de la Villa Liso

(1 ) Turri, Eugenio, "Gli isolari ovvero l'dealizzazione cartografica", in Navigare e descrivere. Isolari e portolani del Museo Correr di Venezia. XV – XVIII secolo, Venezia, Marsilio, 2001 (cat. exp.), p. 19

(2) Ibíd., p. 21

(3 )Tolias, Georgios, "Informazione e celebrazione. Il tramonto degli isolari (1572-1696)", in Navigare e descrivere. Isolari e portolani del Museo Correr di Venezia. XV – XVIII secolo, Venezia, Marsilio, 2001 (cat. exp.), p. 37

(4) Turri, Eugenio, "Gli isolari ovvero l'dealizzazione cartografica", in Navigare e descrivere. Isolari e portolani del Museo Correr di Venezia. XV – XVIII secolo, Venezia, Marsilio, 2001 (cat. exp.), p. 27

(5) Tolias, Georgios, "Informazione e celebrazione. Il tramonto degli isolari (1572-1696)", in Navigare e descrivere. Isolari e portolani del Museo Correr di Venezia. XV – XVIII secolo, Venezia, Marsilio, 2001 (cat. exp.), p. 37

(6) Turri, Eugenio, "Gli isolari ovvero l'dealizzazione cartografica", in Navigare e descrivere. Isolari e portolani del Museo Correr di Venezia. XV – XVIII secolo, Venezia, Marsilio, 2001 (cat. exp.), p. 27

(7) Ver Morin, Edgar, El cine o el hombre imaginario, Barcelona, Seix Barral, 1972 [Ed. or.: Le cinema ou l'homme imaginaire, París]